Agenda 21eko Proiektuaren
barruan, LH 3. eta 4. mailako ikaslegoarekin, "hamaiketarako" esperientzia bat egin
dugu.
Dakizuenez, A21eko aurtengo
eta betiko ardura “Hondakinak” dira.
Lehen Hezkuntzako ikasleek,
sarritan, zukuak eta batidoak tetrabick txikietan ekartzen dituzte.
Edari hauek ez dira oso
osasungarriak, azukre asko dutelako, eta gainera zabor asko sortzen dute.
Horregatik fruta eskaintzen
diegu ikasleei alternatiba bezala.
Fruta oso ona da osasunerako, eta gainera sortzen diren hondakinak eramaten
ditugu konposterara ongarria edo konposta egiteko.