miércoles, 15 de febrero de 2017

Hamaiketako osasungarria eta zaborrik gabekoa

Agenda 21eko Proiektuaren barruan, LH 3. eta 4. mailako ikaslegoarekin, "hamaiketarako" esperientzia bat egin dugu.
Dakizuenez, A21eko aurtengo eta betiko ardura “Hondakinak” dira.
Lehen Hezkuntzako ikasleek, sarritan, zukuak eta batidoak tetrabick txikietan ekartzen dituzte.
Edari hauek ez dira oso osasungarriak, azukre asko dutelako, eta gainera zabor asko sortzen dute.
Horregatik fruta eskaintzen diegu ikasleei alternatiba bezala.
Fruta oso ona da osasunerako, eta gainera sortzen diren hondakinak eramaten ditugu konposterara ongarria edo konposta egiteko.